Eskolak urrira arte familientzat antolatutako goizeko kontzertu eta haur tailerren programaren barruan kokatuta dago aipatutako kontzertua.
Eskola barruan, ordu berean, Ukedada ukelele-tailerra egingo da (10-16 urte bitartekoentzat) Marcos Feijoo irakasleagaz. Ukeleleak izango dira tailerrean, baina tresna hori duenak ere eraman dezake. 25 leku daude tailerrean baina horiek ez betetzekotan tailerra egingo den egun berean sartzen utziko da.
Lekua erreserbatzeko: produccion@stereosonik.com.