Jaialdia duela zazpi urte sortu zen udal-kiroldegietan ikasturtean zehar antolatzen diren kirol-jardueretara herritarrak hurbiltzeko asmoagaz.
Jarduerak Biotz Alai, Telletxe eta Areetako Xake plazen artean banatuko dira. Hala, jaialdia barikuan, hilaren 8an, hasiko da, 17:30ean, Biotz Alai plazan nagusiei zuzenduriko dantzaldi bategaz. 18:00etatik aurrera, Getxo Kirolakeko dantza-taldeen ikastaro amaierako erakustaldiak eskainiko dira.
Hilaren 9an, zapatuan, jarduerak Telletxen eta Areetako Xake plazan izango dira, 12:00etatik 14:00etara bitartean. Algortan, tenis, errugbi, boleibol, irristaketa, gimnasia eta boxeoa praktikatzeko kantxak instalatuko dira. Eta Areetan, herri-kirolak, tenis, saskibaloia eta gurpil-lerroko irristaketa izango dira. Kirol-gune horiek udalerriko klubek dinamizatuko dituzte, eta hurbiltzen diren eta parte hartu gura duten pertsona guztientzat irekita egongo dira.
Zapatuko saioa dela eta, Telletxe plazagaz paraleloan dagoen errepidearen zatia itxita egongo da zirkulazioarentzat, 10:00etatik 14:30era bitartean.