Artista getxoztarren kolektiboak kritikatu duenez, "astelehenean bertan, ekainaren 4an" jakinarazi zien Getxoko Babes Zibilak ekitaldia ezin zutela egin: "Garrobik agiriak aurkezteko epeak bete arren, astelehenean udal-bulegora joan ginen arte ez zuten eskaera irakurri. Hala, egun horretan bertan esan ziguten zapatuan beste ekitaldi bat dagoela Biotz Alai plazan. Jarduera horren autobabes-protokoloaren arabera, Biotz Alai ebakuatu behar izatekotan, San Nikolas plaza da batzeko-lekua. Beraz, bertan ekitaldirik ezin daitekeela egin diote", azaldu dutenez.
Udaleko hainbat sailegaz berba egin arren, irtenbiderik ez dute aurkitu. Gauzak horrela, data berriak aztertzen dabil Garrobi, jaialdia egiteko. Zapatuan, ekainaren 9an, San Nikolaseko tabernetan pote batzuk hartzera deitu dituzte artistak eta saltoki laguntzaileetako arduradunak; 13:00etan elkartuko dira.