Istripuan nahastutako gidarietako bati, 40 urteko gizonezkoari, alkoholemia-proba egin zioten; horretan, 0,89mg/l-ko emaitza eman zuen, onartutakoa baino ia hiru aldiz altuagoa. Hori dela eta, gizona atxilotu egin zuten, bide-segurtasunaren kontrako delitua egotzita.
Istripuaren ondorioz, beste autoaren gidaria arin zauritu zen. Hala, anbulantzia bat eskatu behar izan zuten eta gero Urdulizko ospitalera eroan zuten.
Polizia-eginbideak egin eta bideratu ostean, Getxoko Guardiako Epaitegira bidaliko dira.