Ordubete beranduago, ostera, kantu-jiran abiatuko dira herrian zehar. Herri-bazkaria ere Biotz Alai plazan egingo dute, 15:00etan. Horren ostean egingo dituzte herriko bertsolarien saioak, kantak eta dantzaldia. Ekitaldia 20:00etan amaituko dute, bertsoak eta azken kanta abestuz.