AEAren Atzetik Belak Zabalik elkartasun-ekimena maiatzaren 26an irten zen Bilbotik, Finisterre lurmuturra erronkatzat ipinita; ofizialki, datorren eguaztenean amaituko da, Donsotiako portuan. Espedizioko protagonistak honako hauek izan dira: Iñaki Elorriaga AEAk jotako getxotarra; Unai Basurko itsasgizona eta Kepa Junkera musikaria. Gainera, ADELA Euskal Herria federazioaren mesederako diru-batuketa egiteko baliatu dute iniziatiba.
Getxoko Udalak jakinarazi duenez, harrera-ekitaldia 12:30ean egingo dute, Getxoko Kirol Portuaren kortesiazko kaian; bertan, eskifaiaz gainera, parte hartuko dute Alvaro González eta Amaia Agirre Kirol eta Komunikazio zinegotziek.