Udako ordutegia abiatuko dute barikuan Fadurako igerilekuetan

Iker Rincon Moreno 2018ko eka. 12a, 14:50

Fadurako kanpoko igerilekua. © GETXOKO UDALA

Barikuan, hilaren 15ean, hasiko da udako ordutegia Fadurako igerilekuetan. Hala, irailaren 16ra bitartean, igerileku olinpikoa astelehenetik barikura erabili ahal izango da 7:30etik 21:30era (aste-akabuetan, 8:30ean irekiko da); eta gainerako guneak (berdeguneak eta haurrentzako igerilekuak), aldiz, 10:00etatik 21:30era irekiko dira.

Igerilekuen erabiltzaileentzat kafetegia irekita egongo da astelehenetik barikura, 12:00etatik 20:00etara (aste-akabuetan eta jai-egunetan, 11:00etatik 20:30era).

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun