Jasotako proposamenen artean hamar hautatuko dira eta horiek urriaren 7an eta 14an antzeztuko dira, Algortako kultur etxean.
Aurkeztutako lanek 15 minutu iraun behar dute, gutxienez; eta 20, gehienez. Testuak ezin daitezke beste lan batzuen moldaketak izan; gaztelaniaz zein euskaraz izan daitezke, eta azken horiei lehentasuna emango zaie, udal-iturriek nabarmendu dutenez. Horrez gainera, genero parekotasuna aintzat hartuko dute, bereziki zuzendaritzari eta dramagintzari dagokienez.
Halaber, ezinbestekoa da antzezlanak proposatutako lekuari egokitzea. Bertan, ez da soinu eta argiztapen sistemarik egongo (partaideek elementu horiek ipini ahal izango dituzte, baldin eta konplexuak ez badira). Aukeratutako antzezlan bakoitza hiru aldiz antzeztuko da egun berean.
Informazio orokorra eta parte hartu ahal izateko arauak Teatrobrevegetxo.wix.com/antzerkiarinagetxo webgunean daude. Proposamen denak epearen barruan bidali behar dira teatrobrevegetxo@hotmail.com helbide elektronikora eta hautaketa ekainean izango da. Hil horretan, hautatutako lanak zeintzuk diren jakinaraziko dute.