Euskadiko Federazioak Roma Seven 2018 txapelketako antolakuntzaren gonbidapena onartu du bertan egoteko, hainbat selekzio eta klub desberdinetako jokalariz osatutako talde indartsu asko izango dituen lehiaketa horretan.
Jacki Madriden aginduetara izango da emakumezkoen selekzioa. Taldea ahaleginduko da Valentziako errugbi-festibaleko sentsazioak hobetzen. Bestalde, Gorka Bueno gizonezko selekzioaren hautatzaileak Parisko Centrale Seven txapelketan bikain aritu ziren jokalari gehienak mantenduko ditu.
Emakumezkoen deialdia
Garazi Uriarte (Getxo), Ángela Soria (Getxo), Marina Seral (Getxo), Lucía Diego (Getxo), Joana Murray (Getxo), Libe López (Gernika), Nahia Goiriena (Gernika), Uxue Merino (Durango), Oiane Puertas (Hernani-Atlético), Jone Agirrezabal (Eibar), Garazi Goikolea (Gaztedi), eta Maddi Braco (La Única).
Gizonezkoen deialdia
Igor Etxeberria (Hernani), Mikel Pérez (Hernani), Jon Ander Puertas (Hernani), Iker Korta (Ordizia), Aitor Olasagasti (Ordizia), Imanol Aldanondo (Ordizia), Izko Armental (Bera Bera), Alex Acarreta (Bera Bera), Ander Ayala (Bera Bera), Gorka Unamuno (Bera Bera), Jorge Arbe (Bera Bera), Mikel Zubeldia (Getxo) eta Julen Garmendia (Atlético).