[ARGAZKI-GALERIA] Algortan da Endika Lejarzegi

Iker Rincon Moreno 2018ko eka. 14a, 11:06

Endika Lejarzegi algortarra atzo irten zen Monterrosoko (Lugo, Galizia) espetxetik, 15 urte preso egon ostean. Ehunaka lagunek harrera beroa egin zioten, sorterrira heldu bezain laster.

Espainiako Auzitegi Nazionalak 15 urteko espetxe zigorra ezarri zion 2005ean Lejarzegiri. Akusazioa DNA ustezko aztarnetan oinarritu zen bakarrik. Algortarrari leporatu zizkioten gertakariak 2000ko ekainaren 24an Agurainen (Araba) jazo ziren, ezezagun batzuek banketxe batzuen kutxa automatikoen kontra egun horretan egindako erasoak, hain zuzen. Ertzaintzak lau urte beranduago esan zuen Endikaren DNA aztarnak zituen arroparen bat topatu zutela inguruan, eta horretan bakarrik oinarritu zen 2005eko epaiketa guztia. Epaiaren arabera Lejarzegik eta beste laguntzaile batzuk ekintza prestatu eta aurrera eraman zuten kale borrokaren bidez, ETAk laguntzarako duen egitura erradikalaren barnean; hala ere, Lejarzegi izan zen akusatu bakarra epaiketan.

Bere garaian, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak behin eta berriro salatu zuen Ertzaintzak inongo berme juridikorik gabe aurkezten zituela ustezko ADN frogak. Izan ere, metodo hori erabiltzen zebilen azken aldi horretan gura zuten gazteei kale erasoak leporatzeko, polizia zientifiko gisa agertu eta "froga" garbi eta ukaezinak zirelakoan.

Argazki-galeria

Endika Lejarzegiri harrera
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun