Udal-iturriek jakinarazi dutenez, atxiloketa 01:30ak aldera izan da Itzubaltzeta/Romon, Prebentziozko Alkohol Kontrol batean. Ibilgailu bat ausazkoan geldiarazi dute eta autoaren gidariari, 47 urteko gizonezkoari, alkoholemia-proba egin diote; bertan 1,15 miligramo litroko emaitza eman du, onartutakoa baino ia lau aldiz altuagoa. Hori dela eta, gizona atxilotu egin dute, bide-segurtasunaren kontrako delitua egotzita. Polizia-eginbideak egin eta bideratu ondoren Getxoko Guardiako Epaitegira bidaliko dira.
Era berean, aste-akabuan pertsona bi administratiboki salatu dute baimendutako alkohol-tasa gainditzeagatik.