Getxoko lehenengo euskarazko argazkilaritza-tailerreko kideen lanak ikusgai

Iker Rincon Moreno 2018ko eka. 18a, 17:33
Erakusketa ikusteko azken eguna ekainaren 23a izango da. CCBYSA HODEI TORRES

Joan den urriaren 2an hasi zen Getxo Kultur Etxeak eta HIRUKA komunikazio-taldeak elkarlanean antolatutako hastapen-argazkilaritzako tailerra. Hodei Torres argazkilariak gidatu du ikastaroa, Getxon euskaraz antolatu den arlo horretako lehenengoa.

Ikasturtea amaituta, 15 ikasleen goi-mailako lanak ikus daitezke Villamonteko erakusketa-aretoan. Erakusketa datorren zapatura arte bisita daiteke, honako ordutegietan: astegunetan, 11:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 21:30era; eta zapatuan, 10:00etatik 13:00etara.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun