"Zurrumurrua belarrian, umore txarra buruan!" goiburua edukiko du topaketaren hirugarren edizioak. 55 gazte elkartuko dira bertan; Getxokoez gainera, Bilbotik eta Donostiatik ere joango dira, baita Estatu Espainiarreko beste hiri batzuetatik ere.
Getxoko Udalaren berbetan, ekimenaren helburua da zurrumurru xenofoboen kontrako estrategiagaz bat egiten duten gazteen sare aktiboa sortzea. Topaketan, heziketa-tailerretan parte hartu eta hainbat bista egingo dute.
Iruñera joango diren hamar getxoztarrek, beste batzuekaz batera (12 eta 17 urte bitarteko hamalau gazte, denera), Getxoko Udaleko Zurrumurruen kontrako Estrategiak antolatutako heziketa-jardunaldian parte hartu berri dute. Besteak beste, identitatearen, komunikazioaren eta gatazken konponbidearen arloetan trebatu dira. Gazteen aisialdiaren eremuko mugimenduetan dabiltza denak.