Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak adierazi duenez, ustezko erasotzaileak bere bikotekidearen tinbrea jo zuen eta, emakumeak atea zabaldu bezain laster, bultzaka sofaraino eroan zuen; barruko arropa kendu zion eta bortxatzen ahalegindu zen. Borrokan egin ostean, alde egiten lortu zuen emakumeak eta auzokide baten etxean babestu zen. Segidan, Ertzaintza deitu zuten: bertaratutako poliziek gizona atxilotu zuren. Horrez gainera, ustezko erasotzaileak sakelako telefonoa kendu egin ziola salatu zuen biktimak; gizonezkoaren barruko arropen artean aurkitu zuten, polizia-iturriek aipatu dutenez. Gaur goizean, epailearengana eroan dute atxilotua.