Ikastaro horiek 11:00etatik 12:00ra arte egin ahal izango dira, Algortako Fadura kiroldegiko igerileku ertaina eta irekian. Eguraldia aproposa izango ez den egunetan aurreikusita dago klasea igerileku estalian edo gimnasia egiteko areto batean egingo dela. Izen-emateak sorosleen postuan egin ahal izango dira eskola aurreikusita dagoen goizetan bertan.
Aquagyma gimnasia eta ura bateratzen duen kirola da. Getxo Kirolakek zabaldutakoaren arabera, "mota denetako pertsonentzat oso gomendagarria da, espezialki adinekoentzat edo zenbait kalte muskularra, artikularra zein hezurrezkoa jasan dutenentzat".