Kontzertu bi hartuko ditu domekan Algortako Kristalezko kioskoak

Iker Rincon Moreno 2018ko uzt. 5a, 12:05

Cocktail Riders eta Crazy Jazzer musika-taldeek kontzertu bana eskainiko dute Algortako Andrés Isasi Musika Eskolako Kristalezko kioskoan domekan, hilaren 8an, 12:00etan.

Cocktail Riders laukoteak jazz, soul, swing, bolero eta bossa-novaren bertsioak egiten ditu, eta Crazy Jazzer seikoteak 20. hamarkadako jazz tradizionala, New Orleans-ekoa, herriko eta kaleko musika hain zuzen.

Ordu berean, 10 eta 16 urte bitartekoentzako Musika iluntasunean izeneko doako tailerrean parte hartu ahal izango dute interesatutako denek. Ordubete beranduago, 13:00etan, 4 eta 10 urte bitarteko neska eta mutilek gorputz-espresio doako tailerrean parte ahal izango dute.

Jarduera hori familia osoarentzat da, eta Musika Eskolak eta Kultur Etxeak, Stereosonik-en laguntzagaz antolatutako goizeko kontzertu eta tailerren egitarauaren eta Getxo Jazzaren barruan kokatuta dago.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun