Proiektuak askotarikoak izan daitezke, berbarako, antzezlan txikiak, performanceak, filma laburrak egitea, erakusketak, enpresa proiektuak, edozelako lehiaketak antolatzea, udalerrirako interesgarriak izan daitezkeen web orriak, blogak egitea, aisialdi jarduerak, hala nola ikastaroak eta tailerrak, gizarte arazoetan sentiberatzeko proiektuak, euskaren erabilera sustatzeko proiektuak, hitzaldiak bezalako dibulgaziozko proiektuak, eta abar. Hau da, "orotariko proiektuak, berriak izan ala ez, baldin eta gure herriaren gizarte, ekonomia edo kultura aberasten badute", azaldu dute arduradunek.
Wanted programak aukeratutako proiektuak abian jartzeko beharrezkoak diren laguntzak emango ditu. Orotariko laguntzak eskainiko dira: 10.000 eurora arteko finantzaketa, aholkularitza profesional zerbitzuak, formakuntza zehatza proiektuak dituen beharrizanetan, bide-laguntza zerbitzua eta, oro har, proiektuak gauzatzeko beharrezkoak diren baliabide eta zerbitzuak.
Parte hartzeko modua oso erraza da: gazteria@getxo.eus helbidean interesatuek proiektua azaltzeko hitzordua eskatu beharko dute mezu baten bitartez.