Eguaztenean hasiko dira trafiko-desbideratzeak egiten Algortan

Iker Rincon Moreno 2018ko uzt. 9a, 11:11

Udaltzainek zainduko dituzte sarbideak. © GETXOKO UDALA

Eguaztenean, uztailaren 11n, hasiko dira seinaleak ipintzen Algortako etorbidea, Torrene eta Mariandresena kaleen artean; hala, ezarriko dituzte desbideratzeak Mariandresena kalea berriz urbanizatzeko proiektuaren bigarren faseko lanengatik.

Getxoko Udalak zabaldu duenez, ezarriko dituzten neurri nagusiak, honako hauek dira:

  • 3,5 tona baino gehiagoko ibilgailuek ezin izango dute inolaz ere igaro aipatutako etorbidetik, Telletxe eta Mariandresena arteko zatian.
  • Trinitate kaletik doazen ibilgailuak ezkerretara desbideratuko dira, Telletxe eta Bidezabalgo noranzkoan.
  • Aipatutako Algortako etorbideko zatian, 3,5 tonatik beherako pisu baimendua duten ibilgailuak bakarrik ibili ahalko dira. Zirkulazio hori Karitate eta Satistegi kaleetatik desbideratuko da Algortako etorbideraino (gasolindegi zaharraren aldera).
  • Zamalanerako gune bat ipiniko da 3,5 tonatik gorako pisu baimendua duten ibilgailuentzat Telletxe kalean, Trinitate kaleko eta Algortako etorbidearen arteko zatian.
  • Satistegi eta Torrene kaleetako eta Basagoiti etorbideko garajeetako sarbidea Algortako etorbidetik, eta Karitate eta Satistegi kaleetatik egingo da, Satistegi kaleko eta Algortako etorbideko (gasolindegi zaharra) egungo sarrera irteteko bakarrik izango baita. Neurri horrek honako etxe hauetan dauka eragina: Satistegi kaleko 1., 3., 5., 7. eta 9. zenbakiak; Calleja kaleko atari bikoitiak 24.etik 40.era; eta Basagoiti etorbideko 45., 47., 49., 53. eta 55. zenbakiak.
  • Basagoiti etorbideko 58.eko garajeko sarrera Algortako etorbidetik eta Torrene kaletik egin beharko da, Satistegi eta Torreneko egungo sarrera irteerakoa izango baita.
  • Obrako etxolak eguenean, hilaren 12an, ipiniko dituzte Algortako etorbidean, Amezti eta Mariandresena arteko zatian.

Lanen iraupena bost bat hilabetekoa izango da. Udalak barkamena eskatu du lan horiek sor ditzaketen eragozpenengatik.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun