Paperezko argitalpena (euskaraz eta gazteleraz) jendarte-eragile, Herritarren Arretarako Bulego (HAB), Gizarte Zerbitzuetako bulego eta abarren artean banatuko dira. Gida online ere badago, udal-webgunean, zazpi hizkuntzatan (euskara, gaztelera, ingelesa, frantsesa, errumaniera, arabiera eta txineraz). Baliabideen gida hori Bilboko, Barakaldoko, Durangoko eta Ermuako udalakaz elkarlanean eginda dago, Eusko Jaurlaritzaren laguntzagaz.
"Kaixo.Getxo" gidak udalerriko auzoetako planoak eskaintzeaz gainera, udalerrira heltzen diren pertsonei informazio zabala eta askotarikoa ere azaltzen die, besteak beste, hurrengo gaien gainean: erroldatzea, osasun-arreta, gizarte eta lan-baliabideak, tituluen homologazioa, kultura- eta kirol-eskaintza, eta harrera eta kulturartekotasuna.