Euskal dantzak ikasteko aukera emango du berriro ere Agurrak

Iker Rincon Moreno 2018ko uzt. 10a, 17:37

Aurten ere Agurra Dantza Taldean ibiltzeko aukera izango dute 4 urtetik gorako neska-mutilek; euskal dantzak ikasteko eskolak eguenetan izango dira, 18:30ean, Algortako Sarrikobaso kaleko 22. zenbakiko egoitzan.

Informazio gehiago martitzenetan eta eguenetan eskatu ahal izango dute interesa daukatenek, Agurraren egoitzan; edo 944 300 194 telefono-zenbakira deituta. Jantzi erosoa eta abarketak eroatea baino ez da behar euskal dantzetan aritzeko.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun