Proba honetan, 1,5 kilometro igeri egiten, 46 kilometro bizikletaz eta 10 kilometro korrika osatu beharko dituzte parte hartzaileek. Modu horretan, emakumeen lasterketa 13:30ean hasiko da, eta gizonena, berriz, 13:45ean, igeriketa probagaz, 750 metroko zirkuitu batean, Areeta hondartzatik ateraz eta bertara iritsiz. Ondoren, ibilbide bat osatuko dute bizikletaz, Umbe, Loiu, Gatika, Laukiz, Urduliz eta Leioa zeharkatuz, Areetako hondartzaren ingurura itzuli baino lehen. Proba amaitzeko, 5 kilometroko zirkuitu batean korrika egingo dute. Triatletek zirkuitu horri bira bi eman beharko dizkiote.
Kirolak
Getxo
2018-07-11 16:33
Agustin Ugarte Oroimenezko V. Triatloi Olinpikoa, uztailaren 21ean
Uztailaren 21ean, zapatuan, Agustín Ugarte Oroimenezko V. Triatloia egingo dute Getxo Triatloi Taldeak eta Triunners klubak, Getxo Kirolak udal-erakundearen laguntzaz. Izena emateko prezioa 35 euro dira eta bertan parte hartu ahal izateko federazioaren lizentzia nahita nahiez eduki behar da. Interesatuek izena eman dezakete uztailaren 16ra arte, Triatloiko Euskal Federazioaren orriaren bidez: www.triatloi.org.
Zu zara giltza
Ez utzi biharko; egin zaitez HIRUKAlagun
Egoera ekonomikoak itolarrian utzi du HIRUKAren proiektua; aurrera egiteko, ezinbestekoa da zure laguntza. Utzi bazterrean axolagabekeria, eta babestu euskarazko prentsa.
Egin zaitez HIRUKAlagun! Urtean 35 euro baino ez dira.