Athleticeko jokalari ohiak joan den 2016-2017ko denboraldian izan zen Cadizen, utzita ere, eta zapore ona utzi zuen bertan, Athleticera bueltatu aurretik. Zigandaren plangintzan lekurik ez zuela ikusita jokalari ezkertiarrak Atlantiko ozeanoaren bestaldera joan zen joan den otsailaren 28an, AEBeko Major League Soccer liga jokatzen duen Toronto taldera. 24 urtegaz, Cadizera bueltatuko da, Espainiako 2. Mailan.
Tim Bezbatchenko Kanadako futbol-taldeko presidenteordearen arabera, "momentu honetan, uste dugu onena dela alde bientzat lagapen hori egitea. MLS ligara egokitzea ez da erraza inorentzat eta [Concacaf] Txapeldunen Ligak elementu berri bat gaineratu dio egoera berezi horri, ohiko denboraldi bategaz alderatuta. Onena opa diogu [Ager Aketxeri] lagapena iraun bitartean". Aketxek 14 partidu jokatu ditu Totontogaz, MLS liga eta Concacaf txapelketaren artean. Asistentzia bat eman du.