Mercedes Castillón Huescan jaio zen, eta Katalunian behar egin ondoren, bizitzaren urte gehienak Euskal Herrian eman ditu, azkenak Getxon. Alaba eta seme baten ama da eta bi iloba eta bi birloba ditu. Ohi legez, getxoztar horri Aixerrotaren oroigarri eta lore sorta bana eman dizkiote udal- eta foru-agintariek.