Uztailaren hasieran La Okak (Getxon eta Bilbon dagoen ATACO SL enpresa) negoziazio-epe bat hasi zuen Bizkaiko elikadura-merkataritzako lan-hitzarmen kolektiboa atzean uzteko asmoz, bere helburua domeka eta jaiegunetan zabaltzeko izanda. "Enpresak horren atzean zenbait urte daroatza", zehaztu du CNTk, "eta Areetako Marqués del Puerto kaleko dendan taberna zabaltzea izan da orain erabili duten aitzakia".
Hasieratik UGTk ontzat eman ditu enpresak esandako arrazoiak, "Bilboko denda zabaltzeari euren oniritzia emanez, Getxoko dendan lehenago egin zuen legez". CNTko sail sindikalak, berriz, "irekieraren helburua eta kostu ekonomikoa, zein langileri eragiten dion eta beste oinarrizko informazioa" eskatu zuen; gainera, argi utzi du neurri horregaz "langileek enpresaren kudeaketa txarra ordaintzen dutela". CNTk adierazi duenez, Marqués del Puertoko dendan taberna zabaldu dute, eta udal-araudiaren arabera, hori zabaltzeko denda ere zabalik izan behar dutela: "Jaiegunetan zabaltzeko aitzakia hori izan da".
UGTk egun horietan zabaltzeko sinatu du, "neurria zalantzan ipini barik eta sindikatuen partetik neurriari gutxienezko kontrol bat ezarri barik”, azpimarratu du erakunde anarkosindikalistak. Argi eta garbi salatu behar da hori, sindikatu hori jaiegunetan ixtearen aldeko plataforman baitago, "baina pribatuan zabaltzearen alde egiten baitu". Gutxi barru langileek neurriaren aurkako mobilizazioak egingo dituzte.