Zendutako gaztea oporretan zegoen, Interrail bidaia egiten, Leioako Gaztelueta eta Loiuko Urdaneta ikastetxetako 40 bat lagunakaz, Getxoko Udalak eta "Berria" egunkariak zabaldu dutenez. Zauritutako gaztea Santoriniko ospitalera eroan zuten; egoera larrian dago, baina egonkor.
Imanol Landa Getxoko alkateak bere atsekabea adierazi du gaztearen heriotzagatik. Hala, Landak familiei bere doluminak eta bere laguntza agertu dizkie eta euren esanetara ipini da, "une latz honetan behar izan dezaketen denerako". Aldi berean, intimitaterako errespetua ere eskatu du eta doluminak ere luzatu dizkie bi gazte horien gainontzeko taldeko kideen gurasoei ere.