Naiara Barrado: “Asko ikasten dugu Lurraren atmosferaren gainean beste planetak laborategi gisa erabilita”

EHUko Kultura Zientifikoko Katedra 2018ko uzt. 27a, 14:18

Naiara Barrado Izagirre fisikari itzubaltzetarrak bere lanaren berri eman dio EHUko Kultura Zientifikoko Katedrari. Barradok Eguzki Sistemako beste planetetako atmosferak eta haietan ematen diren fenomenoak ikertzen ditu EHUko Zientzia Planetarioen Taldean. Jupiterreko atmosferaren gainean idatzi zuen doktore-tesia.

Barradok azaldu duenez, Eguzki Sistema osatzen duten beste planetak ikertzeak Lurra eta bertan ematen diren zenbait zirkunstantzia hobeto ulertzen lagundu dezake. Adibidez, Artizarren ematen den berotegi-efektua edo Marten gertatzen diren hauts-ekaitzak Lurrean ere ematen direnez, haiek aztertuz informazio baliagarria batu daiteke Lurreko egoerari buruz.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun