Raquel Gonzálezen arabera, Bizkaiko PPn "urte bat daroagu lan eskerga egiten eta emaitzak hor daude: Daborduko bagara Espainiako Batzorde Exekutiboko kide. Dena berdin segitzen du, baina modelo berri bategaz; hemendik ekingo diogu modelo horretan behar egiteari". Bizkaiko PPk ere azpimarratu du bere presidenteak ardura berriak dituena. Hala, Bartzelonako bilerari begira, nabarmendu zuten Gonzálezek "PPrako ekarpenak egiteko eta gogor lan egiteko gogoa" zuela. Getxoztarra exekutiboko kide soila da.
Carlos Iturgaiz Areetan bizi den eurolegebiltzarkideak, berriz, Kooperazio idazkari izendatu dute. Soraya Sáenz de Santamariaren aldeko kanpaina egin zuen Iturgaizek. Hala, alderdiaren kongresua galdu ondoren, eskertu egun du Casadok erakutsi dion konfiantza. Uste du horrek "frogatzen du batasuneko eta bateratzeko konpromisoa ez dela berbatan geratu, orain garaia delako denok noranzko berean arraun egin dezagun, PPk irabaz dezan" eta "Pablo Casado Espainiako Gobernuaren presidentea izan dadin".