Javi Gallaga presoaren hiru lagunek istripua izan dute bisitan

Iker Rincon Moreno 2018ko uzt. 30a, 10:40

Etxerat elkartearen Algortako hainbat senide. CCBYSA HODEI TORRES
Javi Gallaga preso algortarraren hiru lagunen autoa errepidetik atera zen joan den barikuan, Madrilen, Kordobako espetxera bisitan zihoazela, Euskal Herritik 810 kilometrora.

Etxerat elkarteak zabaldu duenez, autoa galtzadatik irten zen gurpiletako bat lehertu zelako. Hiru pertsonak onik atera ziren. Preso politikoen senide eta lagunetako elkarteak presoen sakabanaketari amaiera ipintzeko eskatu du, beste behin ere.

Etxerat elkartearen txioa

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun