Udako jaiak 2018

Bertoko produktuen nekazaritza-azoka izango da barikuan Algortan

Iker Rincon Moreno 2018ko abu. 7a, 09:30

San Lorentzo azoka. © GETXOKO UDALA

Abuztuaren 10ean, barikuan, San Lorentzoko Azoka izango da Algortako San Nikolas eta Biotz Alai plazetan. Bertan, 46 ekoizlek 52 saltoki kokatuko dituzte.

Azoka goizeko 10:00etatik 14:30era izango da, Getxoko Kultur Etxeak eta BBK-k antolatuta. Eguerdian, zenbait lehiaketa izango dira: Idiazabal jatorrizko deiturako gaztarena, barazkiena eta landareena. Euskal baserriko produktu tipikoak erosi eta taloak, sagardoa eta bestelakoak dastatu ahal izango dira. Gainera, trikitilarien eta gaitarien taldeek jaia girotuko dute. Algortako San Lorentzo Bizkaiko azoka garrantzitsuenetako bat da; 18.000 lagun hurreratu ohi dira.

22:00etan, Getxoko Biotz Alai abesbatzak jaialdia itxiko du bere izen bereko plazan, urteroko kontzertua eskainiz.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun