Gidari bat atxilotu dute Areetan baimendutako alkohol-tasa seikoiztea egotzita

Iker Rincon Moreno 2018ko abu. 7a, 13:42

Getxoko Udaltzaingoak auto-gidari bat atxilotu zuen atzo, astelehenean, abuztuaren 6an, Areetan; bide-segurtasunaren aurkako delitu bat egozten diote, ustez autoa baimendutako alkohol-tasa gaindituta gidatzeagatik.

Atxiloketa 22:45 aldera izan zen, udaltzainek jakin zutenean pertsona bat mozkortuta zegoela bere ibilgailuaren ondoan. Hara bertaratu eta egiaztatu ahal izan zuten pertsona bat edari alkoholikoen menpe zegoela bere ibilgailuaren ondoan eta pixka bat lehenago Bizkaia Zubian sartzeko erreian aparkatu zuela, udal-iturriek adierazi dutenez. Gidariari, 49 urteko gizonezkoari, alkoholemia-proba egin zioten eta bertan 1,56mg/l-ko emaitza eman zuen, hau da, legeak baimendutakoa baino sei aldiz gehiago. Hori dela eta, gizona atxilo eraoan zuten, bide-segurtasunaren kontrako delitua egotzita.

Polizia-eginbideak egin eta bideratu ostean, Getxoko Guardiako Epaitegira bidaliko dira.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun