Portu Zaharreko igogailua asko erabiltzen omen dute herritarrek. Iragan uztailaren 10ean zabaldu zenetik, batez beste 750 bidaia egiten ditu egunero, Udaletik adierazi dutenez. Hori dela eta, instalazio horietako edozeinetan zer edo zer gertatzen denean, Udaltzaingora deitzea gomendatu dute: 944 660 202 telefono zenbakira
Udalak gogoratu du udalerriko doako igogailuen funtzionamenduaren ordutegia honako hau dela: 05:45etik 24:00etara, Villamonte, Alango eta Aiboan; eta 07:00etatik 24:00etara Portu Zaharrean.