Donald Trumpen "gainean" salto egiteko aukera emango du Getxophotok

Iker Rincon Moreno 2018ko abu. 9a, 12:55

© GETXOPHOTO

Estatu Batuetako presidente ahalguztidunaren aurpegia inprimaturik daukan koltxoneta erraldoiak Getxophoton hartuko du lurra, irailaren 6tik 9ra arte. Gura duenak bere gainean jauzi egin ahal izango du, Getxo Antzokian.

Lehenengo egun bietan 17:00etatik 20:30era izango da ordutegia; eta azken egun bietan 11:00etatik 14:30era eta 17:00etatik 20:00etara.

Kessels eta Thomas Mailaender-ek Lurreko pertsonarik boteretsuenaz mendekatzeko aukera katartikoa eskaintzen dute, denbora-tarte labur batez bada ere. Tranpolinetik Donald Trump-en erretratu erraldoi bat duen koltxonetara salto egiterakoan, instalazio interaktibo eta lotsagabearen parte bihurtuko dira bisitariak. Gainera, argazkiak egiteko aukera ere egongo da, argazkilaritza-estudio ez ortodoxo horretan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun