Udako jaiak 2018

Ate-joka dauzkagu Algortako Portu Zaharreko jaiak

Iker Rincon Moreno 2018ko abu. 10a, 16:51

Abuztuaren 11n hasiko dira Algortako Portu Zaharreko jaiak, suziria botatzean eta ume-kuadrillen jaitsiera egitean. Hurrengo egunean egingo dute xarma berezia duen probetako bat: antzara-jasoaldiena.

Egitaraua:

Abuztuak 11, zapatua

  • 12:00    Jaien hasierako txupinazoa.
  • 12:15    Ume-kuadrillen jaitsiera, Kasinotik hasita, Ku-Klux fanfarreagaz.
  • 13:00    Euskal diskoteka, Paco eta Urtzagaz, Portuko plazan.
  • 17:30    Txupinazoa. Kuadrillen jaitsiera Ku-Klux fanfarreagaz, gasolindegian hasi eta, errepidetik, porturaino. Bigantxa Solte Dago iazko kuadrilla-txapelketaren irabazleak eroango du Txo panpina.
  • 19:30    Sardina-jana, Portu Zaharreko plazan. Bigantxa Solte Dago kuadrillak pregoia irakurriko du. Txo panpina zintzilikatuko dute.
  • 19:30    Portu Zaharreko Jaiak III. Boxeo Gaua, Izarrak Boxing Klubak antolatuta, beheko berdegunean.
  • 21:30    Clover Wind taldearen kontzertua, Portu Zaharreko plazan.
  • 21:30    Umeei begirako zinema, Pedro Bilbao Doktorea plazan.
  • 21:30    Zezensuzkoa, beheko agertokiaren albotik abiatuta.
  • 21:30    Kontzertua, agerleku handian.
  • 22:00    Kontzertuak: Desorden eta Beste 2; gazte-txosnan. 

Abuztuak 12, domeka
San Nikolas Eguna / Emakumeen Eguna / Arrantzale Eguna

  • 11:30    Umeei begirako jolas-parkea, beheko errepidean, 14:30ak arte.
  • 11:30    Igel-tokako eta tiragomako txapelketak, Portu Zaharreko plazan.
  • 11:30    VI. Rugby Tokata Lehiaketa, Getxo Rugby Taldeak antolatuta, beheko berdegunean.
  • 12:00    Buruhandien eta txistularien jaitsiera, Tellagorrin hasita, Agurra Taldeagaz.
  • 12:00    Umeei begirako herri-kirolak, txosnetan.
  • 13:00    Kantu-poteoa, portuan.
  • 13:00    Dantza-erakustaldia: Ana Lara dantza-eskola eta A2i2; beheko agertokian.
  • 15:00    Bazkari feminista, txosnetan.
  • 16:30    Antzara-jasoaldiak, portuan.
  • 17:00    Umeei begirako jolas-parkea, beheko errepidean.
  • 19:30    Herri-kirolen erakustaldia, jasoaldiak amaitzean, txosnetan.
  • 19:30    Sardina-jana, Portuko plazan.
  • 20:00    Sweet Soul kontzertua: Satte & Guereñu.
  • 21:30    Umeei begirako zinema, Pedro Bilbao Doktorea plazan.
  • 22:30    Itxas Argiaren dantza-erakustaldia, murrutzar handian.
  • 21:30    Bertako musikarien kontzertuak: Las Sexpears eta beste talde batzuk.
  • 23:00    Binilo Gaua, gazte-txosnan.  

Abuztuak 13, astelehena
Umeen Eguna

  • 10:00    Donibane-zuhaitza (sokamuturra), hondartzan.
  • 11:00    Umeen margo-lehiaketa, Etxetxun. Izen-ematea 12:00etara arte egin daiteke.
  • 11:00    Umeei begirako jolasak, Kids&Us taldearen eskumenez; Portuko plazan.
  • 11:00    Gurpil-oholean (skate) ibiltzen ikasteko eskolak, La Kantera Skate Skolaren eskumenez, 14:00ak arte; beheko errepidean.
  • 12:00    Teniseko hastapen-ikastaroak, eta gurasoen zein neska-mutilen bikotekako lehiaketaren finala, Playas de Getxo tenis-elkartearen eskumenez.
  • 13:30    Margo-lehiaketaren sari-banaketa, Portuko plazan.
  • 15:00    Gazte-bazkaria, gazte-txosnan.
  • 16:00    Buruhandien eta txistularien jaitsiera, Agurra taldeagaz, Tellagorritik.
  • 17:00    Gurpil-oholean (skate) ibiltzen ikasteko eskolak eta erakustaldia, La Kantera Skate Skolaren eskumenez, 19:00ak arte; beheko errepidean.
  • 17:00    Umeen nasapuntakoa, murrutzar txikian. Helduen nasapuntakoa eta ur-saltoen txapelketa; handian.
  • 18:00    Bits-jaia, beheko errepidean.
  • 19:00    Zumba: Rosi, Ylenia eta Ritagaz.
  • 19:30    Sardina-jana, Portu Zaharreko plazan.
  • 20:00    Bertso-saioa: Jon Maia eta Peru Vidal; Portu Zaharreko plazan.
  • 20:30    Djdeustooh, oholtza handian.
  • 21:00    Kuadrillen ikuskizuna; ostean, Djdeustooh, berriro ere; oholtza handian.
  • 21:30    Zezensuzkoa, beheko agertokiaren albotik abiatuta.
  • 21:30    Umeei begirako zinema, Pedro Bilbao Doktorea plazan.
  • 23:00    Gaztea Live Experience, Txorimalo gaztetxeko taldeakaz, eta karaokea.

Abuztuak 14, martitzena
Marmitakoen Eguna. Pijama Eguna

  • 09:30    Marmitakoen Lehiaketan izen-ematea. Gogoratu ezin dela oholtza erabili marmitakoak prestatzeko.
  • 10:30    Umeen arrantza-lehiaketa, arroketara doan pasealekuan.
  • 12:00    Buruhandien eta txistularien jaitsiera, Agurragaz; Tellagorritik.
  • 12:00    Marmitakoen Txapelketa. Aurkeztea, 14:00ak arte; Etxetxun. Oharra: ilara eskaileratan behera egin beharra dago.
  • 13:30    Umeen arrantza-lehiaketaren sari-banaketa, portuko plazan.
  • 16:00    Erromeria, Bidean taldeagaz; gazte-txosnan.
  • 18:00    Gazte-ginkana, Algortako gazteen eskumenez, txosnagunean.
  • 18:00    Bertso-saioa: Paule Loizaga, Kerman Diaz eta Unai Mendiburu; Portuko plazan.
  • 18:30    Marmitakoen Txapelketaren sari-banaketa, portuko plazan.
  • 18:30    Kuadrillen disc-jokeyak, agerleku handian.
  • 20:30    Kuadrillen sari-banaketa, txosnetan.
  • 21:00    Erromeria, Urrats taldeagaz; agerleku handian.

Abuztuak 15, eguaztena

  • 06:00    Txo panpina erreko dute, murrutzar handian. Ostean, jaiei amaiera emateko traka.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun