Erasoa jaso duen udaltzaina aurrez beste agente biri eraso zien pertsona baten atzetik zebilen, ezezagun batek edo batzuek atzetik hurbildu eta bera buruan jo zutenean. Hiru agenteak kalez jantzita zeuden, jaietan liskarrak saihesteko operatibo berezian parte hartzen.
Udalak jakinarazi du erasotako udaltzainaren osasun-egoerak hobera egin duela, eta Udaltzaingo osoak jaietan agertutako profesionaltasuna goraipatu du. Modu berean, adierazi dute poliziak ikerketa hasi duela, erasotzaileak atxilotzeko helburuagaz.