Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko iturrien arabera, inguruan zebilen herritar batek ikusi du hildako emakumearen gorpua uretan, jantzita, goizeko 11:00ak aldera, eta larrialdi-zerbitzuei jakinarazi die.
Gurutze Gorriko kideak, emakumea uretatik ateratakoan ahalegindu diren arren, ez dute lortu hura berpiztea, bihotza eta birikak geldi baitzeuzkan ordurako.
Hildakoak 80 urte inguru zeuzkan eta, gertakariaren ikerketari lotutako zenbait iturriren arabera, beraren arropetako batzuk ondo tolestuta agertu dira hondartzako zarama-ontzi batean. Baliteke, honenbestez, bere buruaz beste egin izana.