Hildakoa abuztuaren 16an irten zen etxetik bizikletaz ibiltzeko. Bizikleta gorpuaren alboan agertu da, eta ez dago indarkeria zantzurik, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak adierazi duenez. Itxuraz, gaztea amildegitik behera jausi zen txangoan zebilela; hala ere, ikerketa ez dago itxita oraindik.