Zapatu goizez, hilean behin, Uribe Kostan 50 kilometro inguruko ibilbidea egitea da erronka, lagun artean eta euskaraz. Egunotan kurtsoko lehenengo irteeraren data zehaztu guran dabiltza: irailaren 1a eta 8a dira aukerak.
Bata ala bestea aukeratzeko, posta-zerrendaren bidez dabiltza iritziak jasotzen. Whatsapp-taldean sartu eta parte hartzen hasteko, Egizugaz harremanean jarri beharra dago, 644 277 155 telefono-zenbakira deituta edota egizugetxo@gmail.com posta elektronikora idatzita.