Bai Aranguren bai Coria zazpi urtez hasi ziren Getxo Rugbyn, eta biek hala biek eman dituzte 25 urte klubean. Ibon Coriak 17 urtegaz egin zuen debuta talde nagusian. Orain, bizkarreko lesio batengatik erabaki du gutxienez urtebetez jokatzeari uztea.
Arangurenek 19 urtegaz jokatu zuen lehenengoz Getxoren A taldean. Beraren kasuan, arrazoi pertsonalak izan dira datorren denboraldian goi-mailako kiroletik aldentzearen zergatia.