Ikastaroren batean parte hartu gura dutenwk Getxo Kirolaken webgunearen bitartez eman dezakete aldez aurretik izena. Horretarako gako pertsonala erabili beharko dute, kiroldegietako bulegoetan edozein egunetan eta goiz zein arratsaldez jaso daitekeena. Fadura eta Gobelako bulegoetan ere eman daiteke izena, goizez beti ere.
Denera 5.500 leku egongo dira 350 ikastaroetarako. Horietatik, 1.000 aurreko ikasturtean ikaskuntza-zikloko ikastaroetan ibilitakoentzat gordeko dira, eta gainerakoak jende berriarentzat.
Ikastaroen xehetasun guztiak Fadura eta Gobelako kiroldegietako bulegoetan dauden liburuxketan ageri dira, eta erakundearen webgunean ere kontsulta daitezke.