Komisarian jasotako dei bati erantzunez egin du atxiloketa Udaltzaingoak. Gizon bat emakume bati eraso egiten zebilela ohartarazita, poliziak adierazitako lekura joan dira, eta han, 30 urteko emakume batek esan die bere bikotekideak, 38 urteko gizon batek, eraso egin diola.
Urdulizen artatu eta alta eman ostean, emakumeak salaketa ipini du Getxoko Udaltzaingoaren egoitzan. Gaur eroango dute gizona epailearen aurrera.