Iraileko egitarauari heldu dio Getxoko Ingurumen Aretoak

Iker Rincon Moreno 2018ko ira. 4a, 09:17
Larrañazubi auzoan dago Ingurumen Aretoa.

Abuztuko etenaldiaren ostean, gogotsu heldu dio Getxoko Ingurumen Aretoak ikasturte berriari. Hala, irailaren 1ean hilabete honetarako egitarauari hasiera eman zioten, txikientzako tailerrakaz eta altxorraren bila jolasagaz. Aste-akabu denetan askotariko jarduerak egongo dira gozagai.

Egitaraua:

Irailak 8

FAMILIENTZAKO TAILERRAK: PINTXO OSASUNTSUAK

Familiei zuzendutako ekintza doakoa da. Honetan, talde edo familia bakoitzak pintxo osasuntsu bat egin behar du, Ingurumen Aretoan eskuratzen ditugun osagaiak erabiliz. Ekintza honen bidez txikien artean elikadura jasangarria eta arduratsua sustatzea nahi da. Tailerra 10:30-etatik 13:30-etara burutuko da. Ingurumen Aretoko hezitzaile batek dinamizatuko du eta kasu honetan ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea.

Irailak 9

BOLUEKO ESPLORATZIALEAK

Bolueko esploratzaileak familia eta lagun taldeei zuzendutako ekintza da. Ekintza honen bitartez,
herritarrek udalerriko ingurumenaren zaintza zuzenean parte hartzea bilatzen duena, mugikortasuna, zarata, ura, biodibertsitatea baita hondakinei buruzko ere diagnostikoa egingo da, Bolueko hezegunetik ibilbide autogidatua baten bidez. Diagnostikoa aurrera eraman ahal izateko beharrezkoa diren material guztiak Ingurumen Aretotik eskainiko dira: prismatikoak, identifikatzeko gidaliburuak, sonometroak, uraren analisia egiteko kit-a eta abar.

Irailak 15

HELDUENTZAKO TAILERRA: BARATZE EKOLOGIKOA

Parte hartzaileek ortu ekologikoa aurrera eramateko hainbat pausu ezagutzeko aukera izango dute, Ingurumen Aretoko ortuan egingo den tailer baten bidez. Gaiaren inguruko aditu baten eskutik, gure elikagaiak modu jasangarrian ekoizteko ezagutuko da: konposta egitea, laborantza biraketa, landareen asoziazioak eta abar. Tailerra doakoa bada ere, aurretik izena ematea beharrezkoa da.

Irailak 16

TXIKI TAILERRAK:  EGIN EZAZU ZURE KOMETA!

6-14 urte bitarteko umeei zuzendutako tailerra da. Ozono Gerusa Babesteko Nazioarteko Eguna dela eta, parte hartzaileek material desberdinak berrerabiliz kometa bat egiteko aukera izango dute. Tailerra 10:30-etatik 13:30-etara burutuko da eta Ingurumen Aretoko hezitzaile batek dinamizatuko du.

Irailak 22

TXIKI TAILERRAK: JAR EZAZU PREST ZURE TXIRRINA!

6-16 urte bitarteko umeei zuzendutako tailerra da. Mugikortasun Jasangarriaren Astea dela eta bizikleten mantentze eta konponketarako oinarrizko nozioak ikasteko tailerra egitea proposatzen da: gurpila eta gurpil-azala aldatzea, frenoak tenkatzea, segurtasunerako neurriak eta abar.. 10:30-etatik 13:30-etara burutuko da eta Ingurumen Aretoko hezitzaile batek dinamizatuko du.

Irailak 23

ALTXORRAREN BILA

Altxorraren Bila familia eta lagun taldeei zuzendutako ekintza da. Honetan talde bakoitzak koordenatu batzuk jasoko ditu eta horietako bakoitzean ezkutatutako “altxor” bat aurkitu beharko du. Altxor horrek hezeguneko toki esanguratsu baten informazioaz gain, letra bat izango du. Taldeek hitz bat osatu beharko dute letra guztiak erabiliz. Hitz sekretuaren asmatzaileen artean Portu Zaharreko antzeztutako bisita gidatua egiteko (urriaren 14an) 4 sarrera zozketatuko dira.

Irailak 29

BOLUEKO ESPLORATZIALEAK

Bolueko esploratzaileak familia eta lagun taldeei zuzendutako ekintza da. Ekintza honen bitartez,
herritarrek udalerriko ingurumenaren zaintza zuzenean parte hartzea bilatzen duena, mugikortasuna, zarata, ura, biodibertsitatea baita hondakinei buruzko ere diagnostikoa egingo da, Bolueko hezegunetik ibilbide autogidatua baten bidez. Diagnostikoa aurrera eraman ahal izateko beharrezkoa diren material guztiak Ingurumen Aretotik eskainiko dira: prismatikoak, identifikatzeko gidaliburuak, sonometroak, uraren analisia egiteko kit-a eta abar.

Irailak 30

TXIKI TAILERRAK:  ORTU TRADIZIONALA ETA ORTU BERTIKALA

6-14 urte bitarteko umeei zuzendutako tailerra da. Honen bidez parte hartzaileak ortuaren mundura hurbilduko dira. Alde batetik, Ingurumen Aretoko ortuan baratze tradizionala zer den ikusiko da baita bertoko espeziak ere, eta beste alde batetik ortu bertikala egingo da, etxera eramateko. Tailerra 10:30-etatik 13:30-etara burutuko da eta Ingurumen Aretoko hezitzaile batek dinamizatuko du.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun