Getxo-Dive urpekaritzako klubak tutu bidezko urpekaritza-eskola eskainiko du; Pakea Bela-eskolak bela ezagutzeko klaseak emango ditu; Getxo Kayaka Piragüismo klubak ere gauza bera egingo du kayakeko eskolakaz; arraunari dagokionez, Raspas Arraun Taldeak kirol hori ezagutzeko eskolak emango ditu; eta azkenik, Northwind beste horrenbeste egingo du padel-surfagaz.
Plazak mugatuak dira eta 8 urtetik gorakoentzat bideratuta daude. Informazioa eskatu edota izena emateko (azken eguna barikuan, hilak 7, 14:00ak arte): https://getxoaktibatujaialdia.eventbrite.es helbidea, 688 834 571 telefono zenbakia eta aide@kulturbide.com helbide elektronikoa erabil daiteke.
Gainera, Arriluzen karpa bat jarriko da informazio-puntu bategaz eta gune horretan arku-tiro eskolak eta haurrentzako hainbat ekintza antolatuko dira 11:00etatik 14:00ak arte.
V. Ur Jaialdiak jarraipena izango du irailaren 22an (zapatua), goizeko 10:00etan, ate irekiak egingo baitira Pakea Bela Eskolako bela-pabiloian, eta, bertan, udalerrian eskaintzen diren uretako kirolen eskaintza ezagutzera emango zaie interesatu denei. Ekimena uretako kirolak sustatzeko Europako Wave on Wave programaren barnean sortutako lan-taldeagaz koordinatuta egingo da; Getxok programa horretan lan egiten du Pesaro (Italia), Varna (Bulgaria), Nancy (Frantzia) eta Adel (Eslovenia) herriakaz batera.