Ur-horniduran eteteak egongo dira gaur eta bihar Algortan eta Andra Marin

Iker Rincon Moreno 2018ko ira. 10a, 08:37

Getxoko Udalak jakinarazi duenez, ur edangarria banatzeko udal sarean probatze lan batzuk egin behar direla eta, presio-jaitsiera eta ur-etete batzuk izango dira gaur, astelehenean, 23:00etatik 02:00etara bitartean. Horrek eragina izango du Algortako Etorbidea, Mariandresena, Amezti, Orobio plaza, Basagoiti etorbidea eta Torrene kaleetako etxebizitzetan.

Era berean, bihar, martitzenean, ur-horniketa moztuko dute 15:30etik 21:00etara bitartean. Horrek eragina izango du honako kale hauetan dauden etxebizitzetan: Zientoetxe, Moreaga, Diliz, Goienetxe, Saratxaga eta Mirua.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun