Udako denboraldiaren amaiera honetan, dendek prezio merkeetan kalera aterako dituzten askotariko produktuak aurkitzeko aukera izango dute bertaratuko diren denek. Algorta eta Areetako denden kanpoaldean denetarik egongo da: modako artikuluak, kirola egitekoak, oinetakoak, lentzeria, liburuak, altzairuak, osagarriak…
Aurreko edizioen arrakasta ikusita, Udalak ekimen hori bermatu gura izan du berriro ere herriko komertzioa bultzatzeko eta sektore komertzialak eskaini dezakeena erakusteko helburuaz.
Denden zerrenda ikusteko sakatu hemen.