Hitza dantzan ipintzeko ordua!

Erabiltzailearen aurpegia ALBE 2018ko ira. 12a, 11:14

Badator Hitzaren Dantza ekimenaren 4. edizioa! Heldu da hitza dantzan jartzeko ordua. Irailaren 16an egun osoko egitaraua izango dugu Getxon! Jantzi arrantzalez zein baserritarrez eta irten gugaz plazara hitza dantzatzera!

Egitaraua:

Algortan zehar

Kalejira Txilibita fanfarreagaz:

  • 11:00 Villaondoetan, Arabako dantzak eta kantak.
  • 11:30 Villamonten, Zuberoako dantzak eta kantak.
  • 12:00 Alangobarrin, Nafarroako dantzak eta kantak.
  • 12:30 Satistegin, Lapurdiko dantzak eta kantak.
  • 13:00 Tellagorrin, Gipuzkoako dantzak eta kantak.
  • 13:30 Portu Zaharrean, Bizkaiko dantzak eta kantak.
  • 14:00 Telletxen, Nafarroa Behereko dantzak eta kantak.

San Nikolas plazan

  • 15:00 Herri bazkaria (15 euro). Izena emateko: albegetxo@gmail.com / 605 704 385
  • 16:30 Bertso saioa: Oihana Iguaran, Josu Landeta eta Itxaso Paya.
  • 18:00 Erromeria, Luhartz taldeagaz.

Ez itxaron azkenengo unera arte eta eman izena lehenbailehen!

Arropa: Baserritarrez edo arrantzale-jantziagaz (motu guztietako konbinazioak onartuko dira; jantzi landuagoak ekarri nahi badira ere, arazorik ez).

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun