"Ramiro Pinilla" eta "Txiki Baskardo" lehiaketen sari-banaketa bihar

Iker Rincon Moreno 2018ko ira. 12a, 12:11
Idazle getxoztarra zen Ramiro Pinilla. © GETXOKO LIBURUTEGIAK

Eguen honetan, irailaren 13an, Ramiro Pinilla idazlearen jaiotze-urteurrena dela eta, Getxoko Udalak bultzatzen duen literatura-lehiaketen sariak banatuko dira. Ekitaldia Romo Kultur Etxean (Santa Eugenia plaza, 1) izango da, 19:00etan.

Bertan, "Ramiro Pinilla" 1. eleberri laburren lehiaketaren sari biak (bata euskarazko lanentzat eta bestea, gaztelaniazko eleberrientzat) emango dituzte; bakoitza 6.000 eurokoa. Halaber, bertoko DBHko 1. mailako ikasleei zuzendutako "Txiki Baskardo" 1. Haur kontakizunen lehiaketako saria ere emango dute.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun