Datozen asteotarako prestatuko jarduerak iraupen, ezaugarri eta prezio desberdinekoak izango dira, eta aldi berean, hurrengo hilabeteotan izango direnen aurrerapena.
Jarduera fisiko pertsonalizatua
Bizimodu osasuntsuaren alde lan egiteko, Getxo Kirolakek 60 urtetik gorako pertsonei mantentze gimnastika, pilates eta yoga ikastaroak eskainiko dizkie RKEn. Klaseen iraupena 50 minutukoa izango da eta pertsona interesatuek Getxo Kirolakeko bazkide izan behar dute.
Gainera, gimnasioko aparailuak erabiltzeko aukera ere izango dira, doan, eta begirale batek zuzenduta.
Solasaldia Lehen Sorospenei buruz
Urriaren 15ean eta 19an Lehen Sorospenei buruzko solasaldia izango da, egun bakoitzean bi ordukoa, 10:30etik 12:30era. Doako jarduera izango da eta aurrerantzean solasaldi gehiago izango dira, etxeko istripuei, diabetesa zaintzeari, mugitzeari eta abarri buruz.
Orkestrak girotutako dantzak
RKEko batzar aretoan hilabete bakoitzeko lehenengo zapatuetan orkestra batek girotutako dantzak izango dira, dantza-plaza berreskuratzeko. Urriaren 6an Jamaica orkestra izango da, azaroaren 3an Pérgola izenekoa, eta abenduaren 1ean Galea orkestraren txanda izango da
Ordutegia 18:00etatik 21:00etara izango da, doako sarreragaz, tokia bete arte.
Zinema
Gainera, hilabetean behin, pelikula bat proiektatuko da, doan ere, 18:30ean. Urriaren 4an "Y si viviéramos juntos" izenburukoa ikusi ahal izango da; azaroaren 29an "The lovers", urtarrilaren 31n "Formentera Lady", otsailaren 28an "El becario" eta martxoaren 28an "La extraña pareja".