Irailaren 21era arte izena eman daiteke Getxoko Emakumeen Jabekuntza Eskolaren ikastaroetan

Iker Rincon Moreno 2018ko ira. 13a, 11:07
Algortako Martikoena kalean dago Getxoko Emakumeen Jabekuntza Eskola.

2018-2019ko ikasturtea tailer berri ugarigaz dator, "jasotako proposamenei erantzuteko eta emakumeen jabekuntza prozesuan aurrera egite aldera", arduradunek iragarri dutenez. Gai eta iraupen desberdinetako 18 ikastaro eta tailer izango dira aurten, eta lehenengo aldiz, horietako bat (autodefentsa, euskaraz) 14 eta 28 urte bitartekoentzat izango da.

Jarduera gehienak Jabekuntza Eskolan bertan, Algortako Martikoena kaleko 16 zenbakian izango dira. Ikastaroen tituluak hurrengoak izango dira:

  • Hablar en público
  • Comunicación afectiva, comunicación efectiva
  • El arte de amar con los ojos abiertos
  • ME VEO, me siento, me recorro desde el deseo, LUEGO EXISTO
  • RAICES Y FRUTOS. Taller de genealogía femenina
  • Aprendiendo a querernos
  • Experiencias interculturales
  • Conversatorio: Mujeres subsaharianas perseguidas por motivos de género
  • Autodefensa feminista. Curso de profundización
  • Autodefentsa feminista kaleko jazarpenaren aurrean, (euskeraz), de 14 a 28 años.
  • Ni locas ni sumisas, somos feministas
  • Construyendo nuevos modelos de cuidado
  • Inteligencia emocional para promover la salud
  • Reforzar el suelo pélvico
  • Euskal literatura feminista (euskeraz)
  • Dibujo mi belleza
  • Manos a la luz, taller de electricidad para autosuficiencia
  • Taller de mecánica de coches

Izen-ematea

Emakume interesatuek inprimaki bat bete beharko dute Urgull kaleko z/g-koan dagoen Berdintasuneko Zerbitzuan edo HABetan; eta baita www.getxo.eus udal web gunearen bitartez ere. Parte hartzaile bakoitzak gehienez hiru ikastarotan eman ahal izango du izena. Kopurua eskainitako plazena baino handiago bada, zozketa egingo da eta onartuen zerrendak irailaren 27an argitaratuko dira Villamonteko kultur etxean, RKEn, HABetan eta udal webgunean. Behin betiko matrikula hilaren 28tik urriaren 5era Berdintasun Zerbitzuan soilik egin beharko da, astelehenetik barikura, 08:00etatik 14:00etara, eta baita martitzenetan eta eguenetan 16:00etatik 20:00etara ere.

Prezioak (5 eta 20 euro artean) ikastaroen iraupenaren arabera izango dira. Diru-sarreren Berme-Errenta jasotzen duten ikasleek, Gazte Txartela dutenek edo langabeziaren txartela dutenek 5 euro ordainduko dituzte ikastaroko. Haurtzaindegi zerbitzua eskatu ahal izango da. Informazio gehiago 944 660 136 telefono zenbakian eta  berdintasuna@getxo.eus helbide elektronikoan eska daiteke.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun