Hala, Azkorriko aparkalekuan batuko dira, 10:30ean: Lurgaiakoek txilardiaren egoeraz eta kirolariek ingurune horretan eragiten duten efektuaz berba egingo dute; gero, txilardiak landatu eta landare inbaditzaileak kenduko dituzte.
Ekimeneko arduraduna izango den Iker Txarterinak azaldu duenez, "jardunaldia Europa osoan egiten da egun berean; denda bakoitzak bere inguruan egiten du". 150 pertsona batzea espero dute, itsasbazterreko txilardiaren egoera hobetzeko.