Elementuek honako helburu hauek izango lituzkete: jarduera fisikoa maiz egitea bultzatzea; ingurumena hobetzea; aisiaren, osasunaren eta kirolaren sektoreetan enplegua areagotzea; eta espazioetako sarbidea nahiz kontrola hobetzea.
Zenbait tailer antolatu dira apiriletik eta hauek hartu dute parte: abonatuek, kirol-klubek, herritarrek, beharrizan bereziak dituzten kolektiboek, gazteek, EHUko ikasleek, udal-kiroldegiak erabiltzen dituzten adingabeek eta, azkenik, Getxoko Udalean ordezkaritza duten talde politikoek.
Guztira, 1.500 lagunek parte hartu dute lehenengo zikloan, eremu publiko berria diseinatzeko kontuan hartu beharreko premiak eta aukerak identifikatzeko xedez; Getxo Kirolakeko abonatuek kirola egiteko instalazioak eta denontzako parkea egongo dira espazio horretan.
Jasotako informazio guztia aintzat hartuta, Thinking Fadura prozesuko taldeak 10 eremutan jardun gura du; horretarako, 45 atariko proposamen dauzka eta irailaren 20an (eguenean), 19:00etan, eztabaidatuko dira Fadurako ekitaldi-aretoan. Era berean, kirol-parke berria egin ahal izateko abian jarri beharreko alderdi nagusiak jorratuko dira topaketa horretan. Leku-kopuru mugatua da eta, hortaz, izena aurretiaz eman behar da webgunearen bidez: www.thinkingfadura.eus
Horrez gain, hilaren 20an, 11:00etan, Fadurako atondoan, parte-hartze izaerako prozesuan jasotako proposamen guztiak bilduko dituen erakusketa interaktiboa egongo da. Ordura arte, interesa duten pertsonek prozesuaren berri izan ahalko dute eta plataforma digitalean parte hartu ahalko dute webgunearen bidez, baita sare sozialetan #thinkingFadura etiketa erabiliz ere.